Fotografía de autor

Reseñas

Mostrando 11 de 11
Harmonyren ikasgelan mundu osoa kabitzen da, hainbat jatorritako familien haurrak biltzen dira han eta mundu osoa entzuten da: arabiera, txinera, errumaniera, urdua, edo hizkuntza… Hegazkin bat ere prestatu dute, gelazkina, eta, flop-flop-flop, gelakideak mundu osora hegaldatzen dira: Errumaniara, Nikaraguara, Pakistanera, Txinara, Marokora… Gaur goizean Nigeriara joatekoak ziren, baina hain zuzen ere Harmonyk izan behar zuen gelazkinaren pilotua, eta Harmony, ai, Harmony ez da inon ageri…
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | Apr 11, 2024 |
Insomnioari buruzko erreportaje bat balitz bezala hasten da kontakizuna, baina handik laster detektibe-nobela bat bihurtzen da, bere misterio, jazarpen eta guzti eta, horrekin batera, amodiozko eleberri baten kutsua hartzen du, bere zita, sedukzio eta maite-jolasekin. Eta hori dena, tonu jostalari, arin bezain dotore batean idatzia. Patxi Zubizarretak komedia xarmagarri bat ondu du liburu honetan, ohi duen moduan ipuinez, hitz-jokoz, hango eta hemengo erreferentziaz josiz bere narrazioa, irakurlea pasiera gozo batean eskutik eramanez eta aldian behin ustekabeko bat emanez. Kontalari ezin trebeago baten maisulana, Augustin Zubikarai sariaren merezient izandakoa.
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | Dec 14, 2023 |
Batzuek ezagutzen dute Federiko Krutwigen Vasconia (1962) obra eztabaidagarri bezain polemikoa, baina gutxik dakite Paco Miangolarra filantropoak sustatu eta finantziatu zuela, Venezuelako erbestetik Ipar Euskal Herrira etorri berritan. Batzuek ezagutzen dute Herri Gogoa diskoetxea (1967-1981), edo ezagutzen dituzte Laboak, Lertxundik, Iriondok, Letek, Valverdek… Groseko estudio klandestinoan grabatutako diskoak, baina inork gutxik daki, Iñaki Beobideren laguntzarekin, Paco Miangolarra proiektu haren mezenas gertatu zela, lehen politikan bezala kulturan orain. Donostia, Paris eta Caracas lotuko dituzte laketontzi, gerraontzi eta baporeek, Martin Ugalde, Carolina Herrera, Lezo Urreiztieta edo María Callas itsasoz lotzen ahal diren modu berean. Ahanzturaren uretatik atera nahian, Miangolarra Gorostiaga familiaren historia harrigarria dakar elkarrizketetan oinarrituriko narrazio honek, Patxi Zubizarretak ohi duen idazmolde ederrean. Erbesteari eta, ezinbestean, herriminari buruzko sirena kantu bat.
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | Oct 23, 2023 |
Alpeetako gailurretan jaso du Bereketek Gasparden albistea: «Gorpu batzuk deskubritu ditut, bi gutxienez, Tsanfleuron glaziarrean». Albisteak gazte glaziologoa astindu eta asaldatu du, eta ez du onik izan historiaren jatorria eta egia lazgarria ezagutu arte, hortxe, Pirinioen bihotzean.
Inuitek, otsoa harrapatzeko, labanaren heldulekua izotzetan ezkutatu, eta koipez igurzten dute kanpoan geratutako aho zorrotza. Otso gosekila iritsiko da eta, oharkabean, irrikaz milikatuko du koipea, bere odolarekin eta mihi zatiekin batera. Halatsu irentsiko du irakurleak infantizidio baten kontakizuna, beharbada jakin gabe gizateriaren historia irakurtzen ari dela, menturaz ohartu gabe gizakiaren eta piztiaren arteko muga lausoan dabilela: homo homini lupus?
Irakurle fina agian gero konturatuko da antzinako historia hau ezin garaikideagoa dela eta, salbamena lortu ahal izateko, aurrena izugarria zaigunari egin behar diogula aurre, geure buruari berari ukatzen diogunari.

Liburu batek aizkora izan behar du, gure baitan daramagun izotzezko itsasoa hautsiko duen aizkora
Franz Kafka
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | Apr 22, 2022 |
Munduan askok bezala, cool edo exotikoa –edo erotikoa– zitzaiolako, 2015ean Chiarak euskara ikasteari ekin zion Boloniako unibertsitateko Lingua e cultura baska departamentuan. Geroago, 2108an, lau asterako Hendaiara etorri zen, Euskal Herrira bere antzera etorritako euskalariei buruzko lan bat egitera. Julien Vinson (1843-1926) Chiarak zerrendan zuen izenetako bat zen: heterodoxoa, gorria, darwinista, euskararen heriotzaren iragarlea; ausarta ere bazen eta parte hartu zuen, Baionan, 1875eko martxoaren 29an egin zuten globo hegaldian.
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | Feb 28, 2020 |
Maren eta Aiert Txindokira joan dira Joanes artzainarekin. Kasik igerian sentituko dira han. Kasik hegan. Elur jausi beldurgarri baten berri izango dute han. Eta pintore itsuarena. Eta izarrak edaten dituen Goliat txakurrarena…
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | Dec 19, 2019 |
Erorketa baten ondorioz, Nora ospitalean sartu da eta han Kuru ezagutuko du. Bere istorioa tristeegia iruditzen zaio eta, horregatik, nahiago du ez kontatzea. Hori dela eta, 1827an Egiptotik Parisera Frantziako errege-erreginei Mehmet Ali pashak egindako opari moduan bidaiatu zuen jirafaren istorioa kontatu dio. Bidaia horretan, Atir, bizitzan bakarrik dabilen eta azkenean elkarrekin banaezin bihurtuko diren haurra izango du lagun.
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | otra reseña | Dec 19, 2019 |
Blanca entra en el hospital por una caída y allí conoce a Kuru. Como este prefiere no contar su historia porque le resulta demasiado triste, le cuenta la de la jirafa que en 1827 viaja desde Egipto a París como regalo del pachá Mehmet Alí a los reyes de Francia. En ese viaje la acompaña Atir, un niño que también está solo en la vida y del que se hace inseparable.
 
Denunciada
bibliest | otra reseña | May 16, 2019 |
Bizitza osoa daukagu Obabakoak, Moby Dick edo Kixote bezalako obra miresgarriak irakurtzeko, baina Tom Sawyer, Estepako otsoa, Ibrahim jauna eta Koranaren loreak edo esku artean daukazun Enigma bi, erantzun bat bezalako liburuak irakurtzeko urte gutxi baina preziatu batzuk dauzkagu, hain zuzen ere nerabezaroan gertuago eta irekiago baikaude bizitzaren xarma, misterioa eta abenturak deskubritzeko.

Emakume sugearen misterioa enigmak Euskal Herriko lehenaldira eta Birmaniara garamatza, adiskidetasuna eta lehen amodioak medio. Jentziren enigmak, ostera, India eta Himalaia ezagutaraziko dizkigu, abenturak eta malenkonia bidelagun. Erantzuna, baina, norberak bilatu beharko du…, eta hala ere ziur egon bi ipuin hauek amaitutakoan, batik bat garai egokian irakurriz gero, bidaia handi baten ostean bezalaxe sentituko zarela: desberdinago, zailduago, zaluago.
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | Oct 11, 2018 |
1939ko uztailaren 25ean, aurrena Irati treneko merkantzia bagoietan Irunberriraino eta kamioietan gero, ehundaka preso eraman zituzten Iruñetik Erronkari ibarraren izen bereko herrira. Txerrien pare metatuak, herritarrek zer ganadu mota ote zekarten galdegin zioten elkarri, edota igitariak, txerpolariak edo ijitoak ote ziren. Baina luze gabe fusildunen oihuetara lerrokaturik ikusi zituztenean, gizonilo haiek presoak zirela pentsatu zuten.

Muga piriniarreko babesarako lanak egitera omen zetorren Langileen 127. Bataloi hura, eta Zaraitzu eta Erronkari ibarren arteko errepidea izango zuten lantegi, hala nola beste hainbat beharginek Lesaka eta Oiartzun, edota Eugi eta Irurita lotzen jardun beharko zuten. Alabaina, Langileen 127. Bataloiko 1. eta 2. konpainiak Bidankozera bidali zituzten urte hartako urrian, eta Igarira 3. eta 4. konpainiak, abenduan. NODOaren hitzak ziren: «Aberriaren Lana, Ogia eta Zuzenbidearekin, presoak astiro-astiro ari dira berreraikitzen beraiek lehenago dinamitaz suntsitutakoa».

Zarpazikin, oin nekatuak herrestan eta automaten pare, gatibuak goizean goizetik turuta hotsera ibiltzen ziren: lerrokatu, zenbaketa amaigabeak egin eta, batik bat, pikotxa, pala, esku orga eta saskiekin, leher gaizto egin arte, errepidea zabaltzen…
 
Denunciada
bibliest | Aug 23, 2012 |
Xía Tenzin, el hombre más alto del mundo, que
vive en las montañas más altas del mundo, no
puede ver el mar y desconoce el paradero de su
padre. Emprenderá una travesía en la que lo
esperan tormentas devastadoras, una bailarina
milagrosa, misterios bajo el hielo... Este es su
viaje desde las cumbres del Tíbet hasta el
océano: accidentado, lleno de riesgos y, sobre
todo, maravilloso.
 
Denunciada
docuhistorias | Oct 5, 2011 |
Mostrando 11 de 11