Fotografía de autor

Sobre El Autor

Incluye el nombre: Patxi Zubizarreta

Obras de Patxi Zubizarreta

Sola y Sincola (2005) 9 copias
Korri, Kuru, korri! (2018) 5 copias
L'Estiu de 1948 (2004) 3 copias
Que llueva, que llueva (1994) 2 copias
Midasen eraztuna (2017) 2 copias
Markos Kantinera (2002) 2 copias

Obras relacionadas

Etiquetado

Conocimiento común

Todavía no hay datos sobre este autor en el Conocimiento Común. Puedes ayudar.

Miembros

Reseñas

Harmonyren ikasgelan mundu osoa kabitzen da, hainbat jatorritako familien haurrak biltzen dira han eta mundu osoa entzuten da: arabiera, txinera, errumaniera, urdua, edo hizkuntza… Hegazkin bat ere prestatu dute, gelazkina, eta, flop-flop-flop, gelakideak mundu osora hegaldatzen dira: Errumaniara, Nikaraguara, Pakistanera, Txinara, Marokora… Gaur goizean Nigeriara joatekoak ziren, baina hain zuzen ere Harmonyk izan behar zuen gelazkinaren pilotua, eta Harmony, ai, Harmony ez da inon ageri…
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | Apr 11, 2024 |
Insomnioari buruzko erreportaje bat balitz bezala hasten da kontakizuna, baina handik laster detektibe-nobela bat bihurtzen da, bere misterio, jazarpen eta guzti eta, horrekin batera, amodiozko eleberri baten kutsua hartzen du, bere zita, sedukzio eta maite-jolasekin. Eta hori dena, tonu jostalari, arin bezain dotore batean idatzia. Patxi Zubizarretak komedia xarmagarri bat ondu du liburu honetan, ohi duen moduan ipuinez, hitz-jokoz, hango eta hemengo erreferentziaz josiz bere narrazioa, irakurlea pasiera gozo batean eskutik eramanez eta aldian behin ustekabeko bat emanez. Kontalari ezin trebeago baten maisulana, Augustin Zubikarai sariaren merezient izandakoa.… (más)
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | Dec 14, 2023 |
Batzuek ezagutzen dute Federiko Krutwigen Vasconia (1962) obra eztabaidagarri bezain polemikoa, baina gutxik dakite Paco Miangolarra filantropoak sustatu eta finantziatu zuela, Venezuelako erbestetik Ipar Euskal Herrira etorri berritan. Batzuek ezagutzen dute Herri Gogoa diskoetxea (1967-1981), edo ezagutzen dituzte Laboak, Lertxundik, Iriondok, Letek, Valverdek… Groseko estudio klandestinoan grabatutako diskoak, baina inork gutxik daki, Iñaki Beobideren laguntzarekin, Paco Miangolarra proiektu haren mezenas gertatu zela, lehen politikan bezala kulturan orain. Donostia, Paris eta Caracas lotuko dituzte laketontzi, gerraontzi eta baporeek, Martin Ugalde, Carolina Herrera, Lezo Urreiztieta edo María Callas itsasoz lotzen ahal diren modu berean. Ahanzturaren uretatik atera nahian, Miangolarra Gorostiaga familiaren historia harrigarria dakar elkarrizketetan oinarrituriko narrazio honek, Patxi Zubizarretak ohi duen idazmolde ederrean. Erbesteari eta, ezinbestean, herriminari buruzko sirena kantu bat.… (más)
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | Oct 23, 2023 |
Alpeetako gailurretan jaso du Bereketek Gasparden albistea: «Gorpu batzuk deskubritu ditut, bi gutxienez, Tsanfleuron glaziarrean». Albisteak gazte glaziologoa astindu eta asaldatu du, eta ez du onik izan historiaren jatorria eta egia lazgarria ezagutu arte, hortxe, Pirinioen bihotzean.
Inuitek, otsoa harrapatzeko, labanaren heldulekua izotzetan ezkutatu, eta koipez igurzten dute kanpoan geratutako aho zorrotza. Otso gosekila iritsiko da eta, oharkabean, irrikaz milikatuko du koipea, bere odolarekin eta mihi zatiekin batera. Halatsu irentsiko du irakurleak infantizidio baten kontakizuna, beharbada jakin gabe gizateriaren historia irakurtzen ari dela, menturaz ohartu gabe gizakiaren eta piztiaren arteko muga lausoan dabilela: homo homini lupus?
Irakurle fina agian gero konturatuko da antzinako historia hau ezin garaikideagoa dela eta, salbamena lortu ahal izateko, aurrena izugarria zaigunari egin behar diogula aurre, geure buruari berari ukatzen diogunari.

Liburu batek aizkora izan behar du, gure baitan daramagun izotzezko itsasoa hautsiko duen aizkora
Franz Kafka
… (más)
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | Apr 22, 2022 |

Premios

También Puede Gustarte

Autores relacionados

Estadísticas

Obras
39
También por
1
Miembros
74
Popularidad
#238,154
Valoración
½ 3.3
Reseñas
11
ISBNs
50
Idiomas
2

Tablas y Gráficos