Imagen del autor

Alberto Ladrón Arana

Autor de GEZURREN BASOA

18 Obras 26 Miembros 12 Reseñas

Sobre El Autor

Créditos de la imagen: Alberto Ladrón de Arana, basque writer. By egizu - https://www.flickr.com/photos/egizu/3359825066/, CC BY 2.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=20130873

Obras de Alberto Ladrón Arana

Etiquetado

Conocimiento común

Todavía no hay datos sobre este autor en el Conocimiento Común. Puedes ayudar.

Miembros

Reseñas

Iruñea, 1947ko Gabonak. Gosea eta tristezia darizkio giroari, pobrezia eta zikin usaina dago karriketan, za-palketa eta beldurra jendearen begiradetan.
Eskolako lagunak dira Iñigo eta Jokintxo; gerrako ira-bazleen kasta aberatsekoa da bata, galtzaileen semea bestea, baina Hollywoodeko fi lmen lilurak elkartzen ditu biak, inguratzen dituen mundu hotz eta grise-tik ihes egitearren edo. Beste zerbaitek hautsiko du beraien bizitzen gurpil errepikatua ordea: neskatxa baten bahiketak. Haur desagertuaren musuzapia zi-neman topatu, eta haren arrastoaren atzetik saiatuko dira bi adiskideak, beste zenbaiten laguntzaz, ezustez eta zirrikituz beteriko bidean.
Gaizkiaren hats ustela eta naturaz gaindiko indarren esku izoztua topatuko ditu irakurleak eleberri hone-tan, egilearen ohiko thriller-en aldean fantasiazko ukitu nabarmena baitu istorioak. Horrez gain, baina, idazlearen marka diren ezaugarriak nagusitzen dira: ekintza ugari, solas biziak, jakin-min eutsiezina eta erritmo burtzoragarria.
… (más)
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | Nov 14, 2022 |
Andoni Isok bere andregaia akabatu zuen Donostian, anker eta hotz, baina Ertzaintzak ezin izan zuen haren aurkako frogarik topatu. Handik urte batzuetara, berriz, beste emakume bat hil eta desagerrarazi duela dirudi, Nafarroan, baina neskaren gorpurik ez da inon ageri, eta hilotzik ezean ezin hilketarik egotzi.

Leire Asiain Foruzaingoko inspektorea jo eta su saiatuko da, bere talde osoarekin, kasua argitzen eta Isoren akatsen bat harrapatzen, baina, susmoak eta arrastoak pilatu arren, ikerketak aurrera egin ahala, misterioa argitu ordez, mataza nahasia are gehiago loditzen eta korapilatzen doa.

Asiain inspektorearen kasu berri bat, misteriozko eleberrien maisuaren eskutik.
… (más)
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | Mar 29, 2021 |
Leire Asiainek, Foruzaingotik eszedentzian dagoela, ikerketa xume bat egitea onartzen du, bere ahizparen eskariz: adulterio baten frogak eskuratu behar ditu. Konplikaziorik gabeko lana dirudi, eta erraz asko lortuko du kasua argitzea. Hala ere, Asiain ez dago gustura, susmoa du itxurazko infidelitate horren atzean beste zerbait egon daitekeela, dena errazegi konpondu delakoan. Ezin asmatu, ordea, zer den oker dagoena. Bat-batean, gauzak nahaspilatzen hasiko dira, aurrez igarri ezin daitekeen moduan, eta Asiainek eginahalak eta bi egin beharko ditu askaezina dirudien korapiloa askatzeko. Asiain inspektorearen kasu berri bat, misteriozko eleberrien maisuaren eskutik.… (más)
 
Denunciada
bibliron | otra reseña | Mar 18, 2019 |
Leire Asiainek, Foruzaingotik eszedentzian dagoela, ikerketa xume bat egitea onartzen du, bere ahizparen eskariz: adulterio baten frogak eskuratu behar ditu. Konplikaziorik gabeko lana dirudi, eta erraz asko lortuko du kasua argitzea. Hala ere, Asiain ez dago gustura, susmoa du itxurazko infidelitate horren atzean beste zerbait egon daitekeela, dena errazegi konpondu delakoan. Ezin asmatu, ordea, zer den oker dagoena.

Bat-batean, gauzak nahaspilatzen hasiko dira, aurrez igarri ezin daitekeen moduan, eta Asiainek eginahalak eta bi egin beharko ditu askaezina dirudien korapiloa askatzeko.

Asiain inspektorearen kasu berri bat, misteriozko eleberrien maisuaren eskutik.
… (más)
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | otra reseña | Dec 20, 2018 |

Estadísticas

Obras
18
Miembros
26
Popularidad
#495,361
Valoración
½ 3.3
Reseñas
12
ISBNs
11
Idiomas
1