Fotografía de autor
8+ Obras 12 Miembros 6 Reseñas

Sobre El Autor

Obras de Xabier Montoia

Euskal hiria sutan (2006) 2 copias
Azken afaria (2013) 2 copias
Non dago Stalin? (1998) 1 copia
Hitzontziak (2017) 1 copia
FUCKING ARTISTS (2010) 1 copia

Obras relacionadas

Best European Fiction 2018 (2017) — Contribuidor — 9 copias

Etiquetado

Conocimiento común

Todavía no hay datos sobre este autor en el Conocimiento Común. Puedes ayudar.

Miembros

Reseñas

Zenbateraino markatzen dituen halabeharrak gure bizitzak. Horixe Xabier Montoiaren ipuin liburu berria gurutzatzen duten galderetako bat. Gaztetxo bat lehen aldiz maiteminduko da, izeba-osaben etxean ama noiz etorriko zain dagoela; harriek sufritzen ote duten galdetuko dio bere buruari Geologia ikasle batek ezbehar baten ostean; barruko zaratari aurre egin nahi dion emakume batek eguzkia gurtzen duen komunitate batean bilatuko du bakea; harreman gatazkatsua hasiko du dealer batek kirurgia estetikoaren erregina batekin; lagun talde batek mendeku hartu nahiko du jasandakoagatik, baina ondorioek gainezka egingo diete...

Bi ahots irakurriko ditugu liburu honetan: hainbat kolpe bizi izan dituzten bi emakume dira, behin baino gehiagotan zerotik hasi behar izan dutenak, aukera hobe baten bila. Baina taxiak ez dira inoiz gelditzen, are gutxiago galtzen ere traketsak direnentzat. Eta geldituz gero ere, batek daki zer ekarriko duten berekin.
… (más)
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | Jun 29, 2021 |
Langile borroka, sabotajeak, lapurretak, drogak, negozioak, hilketak, adiskidantza, amodio harremanak dira Xabier Montoiaren zortzigarren nobelako adarrak.
Iturri tabernan topo egiten dute aldian behin Oihane filosofo gazteak, Biteri tabernariak, Gloria alargunak eta Goietxe ugazabak. Ez dira laurak elkarren lagunak, baina denok ere iragan bat badugunez, pixkanaka elkarren berri izaten hasiko dira.
“Hildakoak ez dira gutaz sekula ahazten”, horrela mintzo da haietako bat: “lagunik onenak ditugu, hutsik edo traiziorik egingo ez digutenak. Hildakoak ez dira isiltzen, kalaka aritzen zaizkigu”.
Kontakizun durduzagarri honetako protagonistak memoriaren menpe bizi dira neurri handi batean, oinaze lauso batek inguratzen ditu etengabe. Iraganeko mamuek ez diete bakerik ematen, kontu eske etorri izan balitzaizkie bezala. Posible balitz, noizbait akabatu egin behar lituzkete beren hilak.
… (más)
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | Dec 15, 2017 |
Bilboko txoko batean bazkaltzeko bildu dira lau gizonezko, gaztetan elkarrekin ikasten ibilitakoak. Ospakizun alaian solasean ari dira, zer bihurtu diren elkarri zirika. Oraindik ez dakite, arazo larri bat sortuko dela laster. Gau batez ertzainak bortizki sartuko dira lagun horietako baten etxean eta atxilotuta eramango dute semea. Gertakari horrek lardaskatu egingo du lau adiskideen arteko harremana. Xabier Montoiak aste honetan aurkeztuko du Azken afaria, bere zazpigarren eleberria.
 
Denunciada
BibliotecaBurlada | May 8, 2014 |
Hamar ipuin batzen dituen Fucking artists liburua ez da berez bilduma tematiko bat, Xabier Montoiak hainbat gai, garai eta lekutan girotu dituen istorioak baizik: Jaurlaritzan sartu berri den emakume batek bizkartzainarekin izandako gorabeherak, futbol profesionalean arrakasta izatearekin amets egiten duten gazte batzuen historia, biak langabezian geratzen diren bikote gazte batek etxea ez galtzeko asmatu behar dituen komeriak, etxeko abusu sexual zahar batek oroimenean utzitako zauriak, Tennessee-n barrena musikari ezezagun baten bila egindako txangoa, egungo Uzbekistango kontzentrazio-esparru bateko izugarrikeriak…… (más)
 
Denunciada
bibliest | Apr 3, 2012 |

También Puede Gustarte

Autores relacionados

Estadísticas

Obras
8
También por
2
Miembros
12
Popularidad
#813,248
Valoración
3.0
Reseñas
6
ISBNs
8
Idiomas
1