Fotografía de autor

Pello Lizarralde

Autor de Elur bustia (Narratiba)

3 Obras 3 Miembros 2 Reseñas

Obras de Pello Lizarralde

Etiquetado

Conocimiento común

Todavía no hay datos sobre este autor en el Conocimiento Común. Puedes ayudar.

Miembros

Reseñas

Larunbat arratsaldea merkataritza-gune batean. Gizon bat dabil han familia ondoan duela. Emakume bat ere bai, bakarrik eta zerbait erosteko asmoz. Begiradarik gurutzatu ez arren, gizonak eta emakumeak elkar ikusi dute. Horrek eragin dien asaldura izugarriak handik lehenbailehen irteteko eta etxera erretiratzeko behar larria ekarri die. Bakoitza bere aldetik, hogei urte lehenago gertatu zena biziberritzen ahaleginduko da. Egun hartan ordu batzuk eman zituzten elkarren ondoan, eta ez biek hala nahi izan zutelako. Lanbroak hartutako lurralde baten barrena ibili ziren ihesi, helburu zuten muga lausoa noiz iritsiko. Bataren ahotsak ekartzen dizkigun oroitzapenak ez datoz bat bestearenekin. Oroitu nahi izatea ez da nahikoa. Gogoratzen denari lotuta beti egoten da ahazten denak uzten duen hutsunea, eta bi protagonistei, aurrera egingo bazuten, orduko hura burutik kentzea komeni zitzaien. Hala ere, iraganak gordetakoa ez da gure nahira etortzen, eta betiko lo zegoela uste genuena noiznahi agertu daiteke. Ezin jakin noiz, ezin jakin nola.… (más)
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | Apr 24, 2024 |
Lizarralderen pertsonaiak begi, belarri eta usaimen dira hitz bilakatu bitartean. Eta paisaiaren barruan, izan urbanizatua edo basoa, hartzen du arnasa pertsonaia horrek, eta harekin nobelak. Ez dakigu asko eleberri honetako protagonistaren biografiaz: dakiguna da Ramiro deitzen dela eta hegoaldea duela xede. Lanak huts egin eta etxerako itzuleran da Ramiro, zain duen familiaren ondora. Ez dugu haren iraganik ez etorkizunik ezagutzen, soilik eleberriko peripezien ibili xehean ikusi, hauteman, gogoetatutakoek ematen dute Ramiroren dimentsio humanoaren tamaina. Literaturaren aterpea edo gaur egungo literaturaren baso ilunean soilgunea gogoko dutenei ederra eta atsegina gertatuko zaie Pello Lizarralderen Elur bustia eleberria.… (más)
 
Denunciada
bibliron | Mar 18, 2019 |

Estadísticas

Obras
3
Miembros
3
Popularidad
#1,791,150
Valoración
4.0
Reseñas
2
ISBNs
4
Idiomas
1