Fotografía de autor

Nadia Budde

Autor de One Two Three Me

23 Obras 156 Miembros 5 Reseñas

Sobre El Autor

Obras de Nadia Budde

Etiquetado

Conocimiento común

Nacionalidad
Germany

Miembros

Reseñas

“BAT, BI HIRU TXIRULIRU!" eta “BAT BI HIRU BANPIRO” lanen ondotik, Nadia Budde egoera burugabe, hitz-joko eta errima zoroz beteriko proposamen berri batekin datorkigu.

Oraingo honetan, kultura desberdinetan gabonekin loturik agertzen diren pertsonaiak eta gauzak dira erritmoz beteriko bertso kateatuen protagonistak: pinuak, elur-oreinak, elfoak, gailetazko gizontxoak, Intxaur-kraskagailua, Bizarzuri, Errege Magoak…

Formatu bereziko album honek ikasteko eta jolaserako bidea eskaintzen digu. “Kantatzeko eta kontatzeko” proposamen bat dugu hau, aurre-irakurleen eta lehen irakurleen irudimena eta komunikazio-gaitasuna garatzeko aukera paregabea eskaintzen duena.… (más)
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | Dec 22, 2022 |
Testuaren eta ilustrazioen uztarketak egiten du Bat, bi, hiru, txiruliru! liburua lehen irakurleen kutunetarikoa. Egoera, jokaera eta itxura ezberdinetan orriz orri ageri diren pertsonaiek bide ematen diete lehenengo irakurleei irudiak eta hitzak antzematen ikas dezaten.

Errima, erritmoa eta musikaltasuna bertan da, hasi eta buka, azalekoak eta kontra-azalekoak ere barne direla. Jolas fonetikoaz gain, nabarmen da, bestalde, erraz-erraz antzematen den egitura kateatua; hitz-multzo bakoitzak pertsonaia berri bat dakar bukaeran eta azken honek hasiera emango dio hurrengo atalari, eta horrela behin eta berriro.

Otsoak eta txerritxoak, saguak eta untxiak, katuak eta txakurrak, hontzak eta hartzak dira lagun-talde dibertigarri eta katramilatsu honetako hitzordura gonbidaturiko animalietako batzuk. Nola ukitu jostagarriak, hala humorea eta trazu lodiko pintzelkada koloretsuez egindako irudiak dira inondik ere liburuaren erakargarri.

Borobilduriko bazterrez eta kartoi gogorrez osaturiko formatuak zera du helburu nagusi, haurrek liburuarekin harreman estua egin dezaten, erabilgarria izan dadin, orrietan aurrera erraz egin dezaten, eta, finean, honako liburua bestelako objektu edo jostailua bailitzan erabil dezaten. Bat, bi, hiru, txiruliru! lehen irakurleen ikaskuntza bultzatzeko eta sustatzeko proposamen eragingarria da; baita komunikatzeko eta psikomotrizitatearekin harremanetan dauden gaitasunak garatzeko ere.
… (más)
 
Denunciada
bibliotecayamaguchi | 3 reseñas más. | Mar 28, 2019 |

Premios

También Puede Gustarte

Autores relacionados

Jeremy Fitzkee Translator

Estadísticas

Obras
23
Miembros
156
Popularidad
#134,405
Valoración
½ 3.5
Reseñas
5
ISBNs
42
Idiomas
6

Tablas y Gráficos